Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Bilatu

Sur ce site


Ataria > Ikerketa gunea > Akitaniako euskal ikasketen historia

Akitaniako euskal ikasketen historia

Data batzuk

1948: euskararen eta euskal literaturaren katedraren sortzea Bordeleko Unibertsitatean, Frantziako bakarra,. 1944tik fakultatean euskara irakasten zuen René Lafon irakasle katedradunaren gomendio utzi zen. Katedra hori sortzearekin euskal ikasketetan aldaketa bat abiatu zen: izan ere, Maisutzadun orori Euskal Ikasketen Diploma Sakondua, eta ondotik Euskal Ikasketetako Doktoregoaren prestatzeko ahalbidea ematen zion.

1969: Jean Haritschelhar irakaslea René Lafonen jarraile izan zen. 1970. eta 1980. hamarkadetako ikasleek Giza Zientzietako Lizentzia bat prestatzen ahal zuten, oraingo Ikasketa Unitateen baliokide ziren (Unité d’Enseignement) hautuzko Balore-Unitateekin, DUELen barneko 1. zikloan, eta ondotik DEUGean. Lizentziako urtean (2. zikloa), Bordele 3 unibertsitatean, “Euskara, Euskal Literatura eta Zibilizazio Agiria” hautuzko ikasgaia hauta zezaketen. Ez zen orduan Euskal Ikasketetako Maisutzarik. 3. zikloa goaitatu behar izan zen “euskal ikasketak” ibilbidea has zedin 1948an: Euskal Ikasketetako Diplomaren (DEA) prestatzeko posibilitatea ematen du, eta ondotik Euskal Ikasketako Doktoregoa.

1970: hamarkada: Bordele 3 Unibertsitateak Euskarako Lektore bat izendatu zuen; tradizio horrek Bordele 3-n oraino dirau. 1980. hamarkadako lehen erdian, Irakasle titular batentzat postu bat ireki zen, denboran Jean-Baptiste Orpustanek betetzen zuena, 1986. urtean, katedraren buru zen René Lafon ordezkatu arte. Paraleloki, 1970ean Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea sortu zen, non Eugène Goyheneche historialariak, eta ondotik Txomin Peillenek euskarazko hautuzko ikasketa balore-unitate bat segurtatu baitzuten.

1981: beste aldaketa bat hasi zen. Unibertsitateko espezialista batzuek –Jean Haritschelhar bezala–, eta espezialistak ez zirenek –Claude Harlouchet–, elkarte bat sortu zuten Baionan, euskal ikasketen erakunde baten sortzeko helburuarekin (ACIEB), hori, itzal handiko zientzietako pertsonalitateen sostenguarekin, Juan Ajuriaguerra Irakaslea bezala. Elkarteak, Baionan eman lehen euskal ikasketak diruztatu zituen, eta laster, ikasketa horiek, Jean Haritschelhar Irakasleak zutik ezarri zuen Bordele 3 Unibertsitateko Diploma batek onetsi zituen.

1983: Bordele 3n, CNRSi lotu ikerketa talde bat (ERA, ondotik URA) sortu zen, Jean Haritschelharren ekimenez, eta 1986 arte horren zuzendari izanen zen, Jean-Baptiste Orpustanek ordezkatuko zuena 1999 arte. 16 urte berantago, 1999an, Euskararen eta euskal testuen ikerketa gunea –5478 Ikerketa Unitate Mistoa– bilakatuko zenaren hastapena zen.

1986: Bordele 3 eta PAHU unibertsitateetako lehendakariek izenpetu Hitzarmen baten bidez, Baionako campusean egiten ziren Euskal Unibertsitate-Diplomaren ikasketak, baita Bordeleko eta Paueko campusetan eskaini Bordele 3 unibertsitateko eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko hautuzko unitateak ere, zigilu bikoizpean kokatu ziren. Euskal Ikasketen Erakundea, Euskal Ikasketen Unibertsitate Arteko Departamendua bilakatu zen (DIEB). Bordele 3 eta PAHU unibertsitateetako euskal ikasketen departamenduetako zuzendariak Jean-Baptiste Orpustan eta Txomin Peillen irakasleak ziren.

1989: euskal ikasketen historiako gertakari nagusia: Estatu mailako Euskal Ikasketen DEUG, Lizentzia eta Maisutza diplomen sortzea, Jospinen gobernuaren garaian. Horrela, DEA eta Doktorego arteko 1. zikloa osoa zen.

1992-1993: Euskal CAPESaren sorkuntza eta espezialitate horretako ikasleen lehen urtea.

1999: Bordele 3-ko URAko euskal ikasketei lotu CNRSeko ikerlariaren baitan bermaturik, eta Akitanian euskal ikasketen bi unibertsitateetako lehendakariekin eta arduradunekin (Bordele 3 eta PAHU) adosturik, CNRSeko SHS departamenduaren ekimenez, Ikerketa Unitate Misto bat (UMR) sortu zen, Frantzian euskarari eta euskal testuei zuzendu, eta sail horretan ziharduten espezialista gehienen biltzeko gaitasuna ukanen zuen goi mailako ikerketa egitura baten plantan emateko xedearekin. Hitzarmen bereziari esker (2001-2006), lehen aldikoz egoitza ukan zuen, Baionan (Lormand karrika, 28). Zuzendaria Beñat Oyharçabal zen, CNRSeko ikerlaria. Frantzia mailan, euskarari eta euskal testuei zuzendu UMR bakarra da.

1999-2001: Bi unibertsitateetako euskal ikasketen departamenduetako zuzendari berriak, Xarles Videgain (PAHU) eta Aurelia Arcocha (Bordele 3 Unibertsitatea) irakasleak dira.

2006: Bordele 3-ko lehendakari zen Singaravelou irakasleak, eta PAHUko lehendakari zen Uhaldeborde irakasleak, bi unibertsitateak lotzen zituen 1986ko Hitzarmena, gehitze aipagarri batekin berritu zuten: jagoitik, Lizentzia Master Doktorego (LMD) ibilbideen diplomak Bordele 4 – PAHU kide ahaldunak izanen ziren.

2008ko iraila: Baionako Diziplina anitzeko Fakultatea, eta Euskal Ikasketen Unibertsitatearteko Departamendua, Errobiko Campusean sartu ziren.

2008ko urria: IKER-UMR 5478 euskarari eta euskal testuei zuzendu ikerketa zentroa, Errobiko campusean sartu zen, Paul Bert Plazako 15ean, Baionan. UMR 5478 euskal ikasketen Master 2ko ikasleen, eta doktoregoko eta doktorego ondoko ikerlarien harrera-laborategia da.

2009ko martxoaren 3a: Proiektu eramaile den Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), eta PAHU eta Bordele 3 bi unibertsitateen arteko Europako irizpideen araberako Euskarazko Gaitasun Agiri berri baten sortzeko Hitzarmena izenpetu zen.

Gako-hitz

euskal ikasketak