Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Centre de recherche > Présentation de l’UMR IKER > Antolaketa

Antolaketa

IKER zentroa euskararen eta euskal testuen ikerketa unitate mistoa da (UMR5478). Euskararen sail berezian diharduen gisa horretako egitura bakarra da Frantzia mailan, eta Baionan kokatua da.

IKER ikerketa laborategiak euskal ikasketetako Masterreko eta Doktoregoko ikasleak errezibitzen ditu. CNRSeko ikerlariak eta Akitanian euskararen espezialistak diren irakasle-ikerlariak biltzen ditu, edo unitatearen baitan, edo Baionako Unibertsitatearteko Euskal Ikasketa Departamenduan, hau, bi unibertsitatetan proposatua delarik unibertsitate-ikasketa oso batentzat: Montaigne Bordele Unibertsitatean, eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean. Euskararen beste espezialistak partaide gisa lotuak zaizkio.

Erakunde sortzaileak

IKER UMR 5478 unitatea hiru erakundek sortu zuten. Hauek alfabetikoki aipatuak dira (partzuergo hitzarmenaren izenpetze urteaz segiturik).

-* CNRS, Giza eta Gizarte Zientzien Erakundea (INSHS), 1999; -* Montaigne Bordele Unibertsitatea, Ikasketa Iberikoen Formakuntza eta Ikerketa Unitatea, 2000; -* Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea, 2001.

Mots-clés

IKER UMR 5478, euskal ikasketak

Dans la même rubrique :