Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Bases de données > TSABL > Towards a Syntactic Atlas of the Basque > Aurkezpena

Aurkezpena

Frantziako Ikerketa Agentziak (ANR) eman proiektua "Giza eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Corpusak eta Tresnak 2007" proiektu deialdia. Diruztatzea : 120.000 euro. Denboraldia : 2007-2011. Proiektu eramailea : Ricardo Etxepare (CNRS, UMR5478)

 Proiektuaren bilduma

Hizkuntza baten dialektoetan barna egiten den bariazio sintaxikoaren ikerketak helburu bat baino gehiago ukan ditzake. Izan ere, ohiko dialektologiaren xedea, aldagai sintaktikoen barreiatze geografikoaren aztertzea da, bariazio horiek gainera hizkuntzaren aldaketei eta historiari buruzko ikerkuntzetarako oinarriak izan daitezke. Berrikiago, mikro-bariazioei buruzko ikerketen ondorioa zabaldu da, lan horiek hizkuntzaren ezaugarri unibertsalen ikerketa biltzen duen ikuspegiaren ukaiteko gisan, sistema linguistiko bateko bariazio sintaktikoaren garrantziaren, eraginaren eta kokapenaren ulertzera laguntzen baitute. Garapen berri horrek gai mota horiendako hurbilpen generatiboen eta tipologikoen interesa erakusten du.

Proiektu honen helburua euskararen bariazio dialektalaren eta soziolinguistikoaren ikerketa sistematiko baten egitea da, Iparraldean mintzatu aldaeretan zentratuz. Emaitza horiek atlas sintaktiko batean agertuko dira, zeinen bitartez zientzia komunitateak egitura morfosintaktiko multzo bat ikusten ahalko duen horien kokapen geografikoarekin batera.. Hala ere, proiektu horren helburu nagusia ez da soilik atlas baten sortzea, baizik eta lehen aldikoz euskararen ikerketaren sailean, batetik, euskara erabiltzen den eskualdeetan bariazio sintaktikoaren eraginaren eta izaeraren jorratzea, eta bestetik, datu morfosintaxikoen bilketak, azterketak eta sailkapenak sortzen dituen arazoen lantzea. Proiektuak oinarrizko bi dimentsio kontuan hartuko ditu : Lehena horizontala eta diatopikoa, ohiko ikerketa filosofikoek eta linguistikoek deskribatu tokiko eta eskualde mailako bariazioari dagokiena ; bigarrena diastratikoa, adina eta hizkuntzaren ingurunea bezalako aldagai soziolinguistikoei lotua. Aldagai linguistiko nagusiak, sendoak eta tipologikoki egokiak xedetzat izanen ditu, euskararen beste aldaerekin erkatzeko, eta hizkuntzalaritza teorikoaren, nahiz ikerketa erkatuen euskarriarekin, orokortze handiagoen egiteko ahala emateko. Lehen aldikoz, norabide dialektologikoa duen lan konkretu batek hiztun gazteak kontuan hartuko ditu. Horren bidez, euskararen sintaxiaren bilakaeraren gaur egungo sakontasuna eta norabidea, baita prozesu horietan hizkuntza ukipen egoera desberdinen garrantzi erlatiboa zehazten ahalko ditugu. Ondorioz, proiektuak euskal hizkuntzalaritza ikerketen sailean bide berri bat irekiko du, orain arte alderdi hori gutietsi baitu, biziki garrantzitsua izanagatik ere.

Proiektu hori Iparraldeko euskal eremuko hogei bat herritan eginen da (Ipar-ekialdeko euskalkikoak), bakoitzeko lau informatzaileri dei eginez. Lekuko horiei egin inkesta bakoitzak aitzinetik hautatu 21 aldagairi doazkion datuak bilduko ditu. Horiek esaldiaren egituraren eta teoria sintaktikoaren funtsezko alderdiei dagozkien hamar bat kategoriatan oinarrituko dira : kasua eta jokaera, modu-pertsonei lotu murrizketak, eraikuntza genitiboak, aspektu eta moduen perifrasiak, bihurkaritze estrategiak, polaritate izenordainak bezalako izenordain mugagabeak eta hautu librezko izenordainak edo kontzesiboak.

Proiektu horren emaitza konkretuetarik bat, linean eskuragarri izanen den datu-base informatikoa izanen da, eta horretan, aztertutako aldagaien egituren gauzatze desberdinak beren kokapen geografikoarekin batera aurkeztuko dira.. Datu-base horren helburua, aztertu aldagai sintaktikoei buruzko ikerketa kontrastatzaileen sustatzea izanen da, sintaxiaren, eta bereziki euskal sintaxiaren ikertzaileei proiektuaren emaitzak erabilgarri eginez.

 Proiektuko kideak

  • Urtzi Etxeberria (IKER UMR5478, CR CNRS),
  • Bernard Oyharçabal (IKER UMR5478, DR CNRS),
  • Jean-Philippe Talec (IKER UMR5478, IE CNRS),
  • Charles Videgain (IKER UMR5478, PR UPPA),
  • Larraitz Uria (IKER UMR5478, IE CNRS),
  • Gotzon Santander (IKER UMR5478, IE CNRS),
  • Beatriz Fernandez (Université du Pays Basque, EC Faculté de Linguistique),
  • Patxi Goenaga (Université du Pays Basque, EC Faculté de Linguistique),
  • Arantza Diaz de Ilarraza (Groupe de recherche IXA, Université du Pays Basque, EC Faculté d’Informatique),
  • Izaskun Aldezabal (Groupe de recherche IXA, Université du Pays Basque, EC Faculté d’Informatique),
  • Maia Duguine (Université du Pays Basque, doctorant Faculté de Linguistique),
  • Aritz Irurtzun (Université du Pays Basque, EC Faculté de Linguistique).

 Kontaktua

r.etxepare@iker.cnrs.fr

 Proiektuaren web-orrialdeak

Bilaketa tresna TSABL : http://ixa2.si.ehu.es/atlas2

Dokumentu zerrenda : http://www.iker.cnrs.fr/towards-a-syntactic-atlas-of-the.html

Dans la même rubrique :