Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Centre de documentation > Ressources en ligne > Baliabide numerikoak bilatu eta aurkitzea

Baliabide numerikoak bilatu eta aurkitzea

Ebookak, datu-baseak, hiztegiak, entziklopediak, online aldizkariak (urririk direnak edota sarbide babestua dutenak, bai eta modu lokal edo urrunekoan ikus daitezkeenak), denak ere dokumentu elektronikoak dira. Baliabide batzuen erabilera arlo profesionalari lotua izaten da. Ondoren aurkezten dizkizuegun baliabideak alegia ikerketaren profesionalei zuzenduak daude.

Ebookak (liburu elektronikoak)

Eduki dokumental zientifikoen zati garrantzitsu bat formatu elektronikoan agertzen da gaur egun. Ikerketa zentroak hizkuntzalaritzaren arloko hainbat ebook eskuratzen ditu modu iraunkorrean EBSCOhost Collection Manager (ECM) plataformaren bidez. Web orri honetan bildumak arakatu daitezke edota zuen beharren araberako bilaketak burutu (autorea, izenburua, salneurria, argitaletxea, argitalpen data, hizkuntza edo beste hainbat irizpide erabilita).

Ebook bildumara lotura : http://search.ebscohost.com (konexio babestua, urruneko sarbidea)

Dokumentu sortak, babesleak eta partaideak

Liburu, aldizkari eta datu-base ugari eskuragarri dira laborategiaren babesleen plataforma dokumentaletan :

Fitxategien barne zerbitzaria

Laborategiko ikerle permanenteek Oparo zerbitzaria erabili dezakete haien dokumentuak gordetzeko. Bertan ikerketa datuak ere artxibatzen dira eta Anpersana liburutegi numerikoan argitaratuko direnei tratamendu berezia ematen zaie (zerbitzu hau denei irekia da).

Edukien atzemate automatikorako tresnak

Dokumentazio zentroak bi Netvibes orri sortu ditu euskal ikasketen arloko edukietara iritsi ahal izateko estekak biltzen dituztenak. Bata, Ikasketak izenekoa, ikasleentzat eratua izan da eta bestea, Ikerlab, ikerle eta doktoregaientzat. Lehenengoak, RSS jario eta loturez osatua denak, blogak, bibliografia baseak, hiztegiak, atlasak, online aldizkariak, tesiak, memorioak et euskarari buruzko edo euskarazko beste testu korpus batzuk biltzen ditu ; eta bigarrenak, proiektu deialdiak, ekarpen deialdiak eta ikerketari buruzko berriak.


[1] HABE erakunde publikoak hitzarmen bat sinatu du IKER laborategiarekin. Beste erakunde batzuekin ere (Soziolinguistika Klusterra, Mintzola Fundazioa eta Asmoz Fundazioa) antzeko partaidetzak garatu dira hizkuntz-aniztasuna eta hizkuntzen irakaskuntzaren arloko baliabide dokumentalen erabilera sustatzeko.

Mots-clés

dokumentazio baliabidea