Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Centre de documentation > Collections et services > Bildumak eta zerbitzuak ezagutu

Bildumak eta zerbitzuak ezagutu

Dokumentazio zentroan euskarari eta euskal testuei buruzko bilduma berezituak badira. Ikerlarien beharretan zentratuz, eskuratzeak aldizkarien bilakaeraren erakusle diren bildumei, monografia inprimatuei eta liburu elektronikoei dagozkie batez ere.

 Arlo zientifikoak

Dokumentazioa giza eta gizarte zientzietako gai batzuei buruzkoa da :

  • euskara eta euskal literatura
  • hizkuntzalaritza, soziolinguistika
  • sintaxia, semantika, dialektologia
  • Euskal Herriaren historia

 Dokumentazio sailak

Dokumentazio zentroan, dokumentu inprimatuen sailean hauek aurkitzen dira :

  • 6000 dokumentu, horietako 3500 euskal ikasketei buruzkoak
  • 3000 monografia inprimatu
  • 70 aldizkari titulu
  • 200 unibertsitate tesia eta memoria

Dokumentuetarik zenbait eskainiak izanak dira, XIX. mendeko obra arraroak barne.. Pierre Lafitte, René Lafon, Jon Mirande, Renaud d’Elissagaray ikerlarienak eta ZABALIK elkartearenak izanak dira.

 Dokumentazio zerbitzuak

Dokumentazio zerbitzuak ikerketa liburutegi bateko zerbitzuak proposatzen ditu :

  • irakurleei argibideen ematea
  • dokumentuen mailegua eta erreserba egitea
  • ordenagailu mugikorren tokian bereko mailegua
  • OPARO dokumentazio intraneteko dokumentu elektronikoen gordetzea
  • erabiltzaileen formakuntza (Kutxa, OPARO, bibliografiako programak, Biblioshs baliabideak)
  • dokumentazio bilaketarako laguntza, argibide hautatuen hedapena (DSI)
  • dokumentazioaren erostea (liburuak, artikuluak), trukaketa eta dokumentu eskaintza

 Dokumentuen mailegatzeko moldeak

Dokumentuen mailegatzea eta ordenagailuen erabilpena izena emaniko erabiltzaileentzat dira. Dokumentu batzuk ezin dira mailegatu.

Mailegatu
 :: Liburua Aldizkaria Tesia DVD
Master 10 0 0 2
Iraupena 30 egun 15 egun
Doktoregaiak 15 5 0 2
Iraupena 60 egun 60 egun 15 egun
Irakasle-ikerlariak 20 10 5 2
Iraupena 60 egun 60 egun 60 egun 30 egun
Ikerlariak 20 10 5 2
Iraupena 60 egun 60 egun 60 egun 30 egun

 Dokumentazio elektronikoa

Datu-baseak eta lineako aldizkariak unibertsitate gerizatzaile hauetako dokumentazio atarietan eskuragarri dira : CNRS, SCD Bordele, SCD UPPA, eta BiblioSHS.

Adibidea : Francis, Eric, Science Direct, MLA International Bibliography

Baliabide horietatik abiatuz dokumenturik aurkitzen ez bada, beste hiru ahalbide erabiltzaileen esku dira :

Dokumentazio zentroari buruz : frantsesez eta euskaraz

Bi orria du Dokumentazio zentroari buruz IKER (UMR 5478)

[1] HABE Erakunde publikoak IKER laborategiarekin eta Soziolinguistika Klusterra, Mintzola Fundazioa eta Asmoz Fundazioa goi mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren beste hiru eragileekin hizkuntza aniztasuna eta euskararen irakaskuntza arloetan dokumentazio baliabideen erabilpenaren sustatzeko gisan, hitzarmen bat izenpetu dute.

Mots-clés

dokumentazio funtsak, dokumentazio zerbitzua

Dans la même rubrique :