Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > ARBRES > Bretainieraren sintaxia

Bretainieraren sintaxia

ARBRES bretainieraren sintaxiaren ikasketarako eta ikerketarako tresna da. Hizkuntzalarientzat, ikasleentzat eta hizkuntzen jakin-mina dutenentzat egina da.

  Sommaire  

 Bilduma

Ikasleak linean 600 orrialdez goitiko bretainieraren gramatika bat aurki dezake. Gramatika horretako adibideak jatorrizko hiztunek egin corpus ugarietatik datoz, eta bretainieraren gramatika egituraren dialekto-bariazioei buruzko informazioak ematen ditu.

Etsenpluak frantsesezko itzulpenarekin eta glosekin batera erakusten dira, erran nahi baita hitzez hitzezko itzulpen batekin. Glosen gainean klik egin daiteke eta itzuli elementuari dagokion artikulu batera igortzen dute, ikasteko nabigaziorako bidea emanez.

Erabiltze pedagogiko batentzat, frantsesak erabiltzen dituen bretainierazko erran-molde arruntez osatu zerrenda batek bretainieraz dagozkion gramatikazko puntuetara igortzen du. Webgune horretan, hizkuntza-ikerketarako tresna franko atzematen dira:

-* bretainieraren sintaxiari buruzko ikerlan obren bibliografia oso bat, webean in extenso eskuragarri diren dokumentuen loturekin -* sortzez bretainieraren eskualde bati dagokion aldaera bat erabiltzen duten idazleen zerrenda, zeinek hizkuntzalariek erabil ditzaketen corpusak egin baitituzte -* dialekto ezberdinei buruzko baliabideen Bretainiako mapa bat -* azterketen egiteko materia osatzen ahal duten idatzizko eta ahozko corpusen erreferentziak -* bretainierari buruzko baliabideetarako lotura orrialdeak, frantsesez, bretainieraz eta ingelesez

Azkenik, wiki gisakoa eta parte hartzailea den gramatika deskribatzailea. Linean, ikerlariekin izan gramatikazko alderdi berezi bati buruzko trukaketaren oroigarria atxikitzen ahal da. Zure amatxik ez zuen horrela erraten ? Beste forma bat ezagutzen duzu ? Eztabaidatzeko orrialdean seinalatzen ahal duzu, edo testuan zuzenki esku hartzen ahal. ARBRES gramatika eta bere baliabideak Edisyn europar sarearen barneko sintaxiaren mikrobariazioaren biltze proiektu bati lotuak dira.

 Arduraduna

Mélanie Jouitteau, CNRS, IKER

Helbide elektronikoa : melanie DOT jouitteau AT iker DOT cnrs DOT fr

Dans la même rubrique :