Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > HIRUELE > Euskara-okzitaniera ukimen eremuko hiztun elebidun eta hirueledunen hizkeren korpusa

Euskara-okzitaniera ukimen eremuko hiztun elebidun eta hirueledunen hizkeren korpusa

Hiruele proiektuaren helburua euskara eta gaskoinaren arteko ukimen eremu tradizionalean aurkitzen diren hiztun elebidun (euskara-frantsesa) eta hirueledunen (euskara-frantsesa-okzitaniera) hizkerak eta hizkuntzari buruzko burubideak (errepresentazioak, jarrerak, oroitzapenak, beren hizkuntzen bilakaerari buruzko gogoetak) jasotzea eta interesatuen eskuetan jartzea da.

20 bat inkesta egitea aurreikusten da, kontaktu eremuko 20 bat herritan.

Inkesta lanek euskara eta okzitanieraren arteko muga hizkeretan ikus daitezkeen gurutzatze linguistikoak izango dituzte jomuga, gertakari horien bilan zehatz eta oso bat eginez, ondotik etor daitezkeen mailegatze gramatikalari eta hizkuntz aldaketari buruzko proiektuentzat abiaburu gisa baliatzeko modukoa izango dena.

Helburu horren haritik, proiektuak aukera ezinhobea ematen du elkarren auzo diren hizkuntzak modu batean edo bestean beretu dituzten hiztun hirueledun eta elebidunen errepresentazio eta jarrerak aztertzeko ere, hizkuntz horien guzien erabiltzaile izan edo ez.

Proiektu honen emaitzak bi eratakoak izango dira :

  • linguistikoak, bereziki ukimen fenomenoei dagozkienak ;
  • soziolinguistikoak, hiztunek beren hizkuntzen alderako erakusten dituzten alderdi errepresentazional eta esperientziazkoei dagozkienak.

Parte-hartzaileak

  • R. Etxepare (CNRS-IKER)
  • J-B. Coyos (Postd-IKER)
  • J. Salaberria (Postd-IKER)
  • C. Videgain (UPPA-IKER)
  • A. Viaut (CNRS-IKER)
  • Philippe Biu (UPPA)
  • Yvan Bareyre (Association Mémoire Vivante)