Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > ACOBA > Frantsesa-euskara eta gaztelania-euskara hiztunen kode alternantzia

Frantsesa-euskara eta gaztelania-euskara hiztunen kode alternantzia

Frantziako Ikerketa Agentziaren Programa Zuriak (2010) ACOBA proiektua atxiki zuen : frantsesa-euskara eta gaztelania-euskara hiztunen kode alternantzia.

IKER zentroko ikerlariak eta ondoko laborategiak elkartzen ditu SEDYL (Paris), ESRC-CRB (Bangor), ELEBILAB (Vitoria-Gasteiz), euskal ikasketetako code-switching gaiari buruzko lehen proiektua izanen da.

Proiektu hori 2011ko urtarrilaren 1ean abiatu zen, eta 3 urte iraunen du.

Programaren gauzatzea Irantzu Epelderen gain da, bere arduraduna Beñat Oyharçabal delarik (IKER, CNRS), Claudine Chamoreaurekin lankidetzan (SEDYL, CNRS).

Proiektu horren helburuak hauek dira:

-* mugaz bi aldeetako heldu euskaldunen soziolekto nagusietan kode alternantzian egin solasaldi corpus bat biltzea; -* corpusak etiketatzea, transkribatzea, glosatzea eta ahozko dokumentuari lotu erranaldi bereko agerpen oro itzultzea; -* linean kontsultagarri den datu-base baten eraikitzea eta on line ezartzea, ahozko corpusaren eta horri lotu oharren eta transkripzioen errezibitzeko; -* Kode alternantziari buruzko ikerketa teorikoetan parte hartzea bildu datu berriak aztertuz, eta ikerketa konparatiboak piztuz; -* euskal ingurunean elebitasunari buruzko ikerketen garatzea.

Datuen eskuratzeko metodo desberdinak erabiliko dira, baina corpusa bereziki bat-bateko solasaldiz eta solasaldi gidatuz osatua da, ikertu hizkuntza-fenomenoen lagin adierazgarrien lortzeko xedearekin. 2011 hastapenean, Akitaniako eskualdeari finantzatze gehigarri bat galdetua izan zaio, hiztun gazteak ikerketan sartzeko gisan.

Datu-base : http://acobaiker.org

Mots-clés

code-switching, euskara, soziolinguistika, elebitasuna, kode alternantzia