Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > ELEBIDUN > Irakaskuntza elebiduna

Irakaskuntza elebiduna

Badu hamarkada batzuk Ipar Euskal Herrian euskarazko eskolatze eskaintza badela. Eskaintza hori etengabeko garapen bidean da (38 irekitze azken 6 ikasturteetan), gaur egun, bi eskolatik bat baino gehiago hunkiz (%58), lehen mailako ikasleen %34 eta ama-eskolako haurren %43a.

 Bilduma

Eskolatze elebiduna segitzen duten ikasleak edo murgiltze metodoa erabiltzen duten ikastetxeetan izena emana dute edo oren parekotasunezko sail elebidunean. Horrela, ikasleek eskualdeko hizkuntza lehen mailatik lizeora arte, frantsesarekin paraleloki ikas dezakete.

"ELEBIDUN" proiektuko kideek kalitatearen ikuspegia landu nahi dugu. Gure proposamena sail elebidunetako (murgiltzezko eta oren parekotasunezko) ikasleek euskararen eta frantsesaren jabekuntza prozesua ikertzea da. Hizkuntza gaitasunen garapen hori zeharka ikertuko da lehen mailako eskolatze osoan: CP, CE2, 6.a.

Ikerketa horren bidez, Ipar Euskal Herriko irakaskuntza elebiduneko ikasleen ekoizpenez egin lehen corpus bat osatuko da (euskarazkoa eta frantsesezkoa). Horren azterketa zientziako lehenbizikoa izanen da, orain arte irakaskuntza elebiduna segitzen duten ikasleen hizkuntza-gaitasunei dagozkion ikerketarik ez baita eginik izan.

Ikerketa hori bi fasetan banatuko da: lehenik eskoletan datu biltze bat eginen da ahozko eta idatzizko ekoizpenen corpus baten osatzeko. Ikerketaren bigarren faseak doktore-tesia baten egiteko parada emanen du. Bildutako datu konkretuen azterketari buruzkoa izanen da. Tesia horren helburu nagusia lehen mailako ikasle elebidunen euskararen eta frantsesaren ikaste prozesuen eta dagozkien hizkuntza gaitasunen jabekuntza moldeen aztertzea izanen da, bai sortzezko hiztunentzat bai eskolan ikasi dutenentzat.

Corpus hori "ELEBIDUN" proiektu horretan lan eginen duten ikerlariek erabiliko dute, lehen mailako euskararen eta frantsesaren jabekuntza prozesuen aztertzeko, bai sortzezko hiztunentzat bai eskolan ikasi dutenentzat.

Alabaina, emaitza horiek IKER laborategian egiten ari diren bi proiektuetan sartuko dira, erran nahi baita NORANTZ (hizkuntza ukipena eta hizkuntza-bariazioa; euskal hizkera berrian behatokiaren sortzea) eta TSABL, euskararen atlas sintaktikoa.

ELEBIDUN proiektu horren bidez, IKER laborategiak orain arte zuzenki landua izan ez zen ikerketa eremu berri bat lantzen hasten du (euskararen didaktika; hizkuntzaren ikastea eta eskolatzea; eskolako elebitasuna).

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan Euskal Herriko Unibertsitateko ELEBILABek jadanik gisa bereko ikerketa bat eraman zuen. Badu urte franko ELEBILAB psikolinguistika eta hizkuntzen didaktika arloetan espezializatu zela.

IKERek proiektu horren gauzatzeko ELEBILABen (EHUko hizkuntzaren jabekuntza eta erabilerak) partaide izanen da, maila zientifikoan laguntza eman diezaion (datuen biltzeko eta aztertzeko metodologia) eta giza baliabideen aldetik (bilketa egiteko lankidetza; doktore-tesiaren zuzendaritza partekatua).

 Xehetasun gehiagorentzat

-* Proiektuaren arduraduna: Jon Casenave -* Telefonoa: 06 79 53 77 56 -* Helbide elektronikoa: jean.casenave@univ-pau.fr

Dans la même rubrique :