Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Actualités > Jean Haritschelhar zendu da

Jean Haritschelhar zendu da

Jean Haritschelhar, Michel de Montaigne-Bordele 3 unibertsitateko Euskara eta Euskal Literaturako irakasle emeritua eta IKER-eko kidea atzo goizean zendu zen, eritasun larri baten ondorioz. Jean Haritschelhar-ek arrasto sakona utzi du euskararen eta euskal letren ikerketan, luzea eta oparoa izan den bere unibertsitate ibilbidean. 1962an Bordeleko unibertsitateko euskara katedra zuen René Lafon irakasleak ondoan hartu zuen, eta 1969an honen segida hartu zuen. 1986az geroztik Bordele 3ko irakasle emeritua zen. 1969an klasiko bilakatu den Etxahun koblakariari buruzko tesi batekin doktoratu zen. 1962tik hona euskaltzain oso izan da, 1965etik 1988. urterarte euskaltzainburuorde, eta 1989-2005 urteetan Euskaltzainburu. Euskal Museoko buru izan zen 1962tik 1986. urtera bitartean, eta bertako agerkari Bulletin de Musée Basque-ko erredakzio buru. Baionako euskal ikasketa programa abian jarri zuen, eta egungo IKER UMR-aren aitzindari izan zen URA ikerketa taldearen buru izan zen. EHUk honoris causa doktore izendatu zuen 1988an, eta Madrileko UNED-ek 2010ean. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 2004ean. Ibilbide akademikoaz kanpo, Jean Haritschelhar Baigorriko alkate ere izan zen 1971etik 1980era. IKER ikerketa guneak itzal handiko kidea galdu du, euskal literaturaren ikerketan aitzindari izan dena hainbat alorretan, eta euskal ikasketen bultzatzaile kementsu eta argitua. Gure laborategia biziki hunkitzen du haren galerak.

Jean Haritschelhar est décédé

Jean Haritschelhar, professeur émérite de langue et de littérature basque à l’Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3, et membre du centre de recherche IKER est décédé hier matin, 1er septembre, à la suite d’une grave maladie. Jean Haritschelhar a laissé une empreinte profonde dans la recherche sur la langue et les lettres basques, à la suite d’une longue et très productive carrière. Il avait rejoint le professeur René Lafon, titulaire de la chaire de basque à l’Université de Bordeaux en 1962, d’abord comme assistant, puis comme maître-assistant. Il lui succéda à en 1969, après avoir défendu sa thèse sur le barde souletin Topet Etxahun, travail qui deviendra un classique des études basques. Elu membre de l’Académie basque, Euskaltzaindia, en 1962, il en fut le vice-président de 1966 à 1989, puis le président de 1989 à 2005. Il fut également directeur du Musée Basque de Bayonne de 1962 à 1986, et responsable du Bulletin du Musée Basque. Il initia les études basques à Bayonne, et fut le créateur et directeur du laboratoire de recherche reconnu par le CNRS, qui deviendra plus tard le centre IKER. Il fut intronisé Docteur Honoris Causa de l’Université du Pays Basque en 1988, et de l’UNED à Madrid en 1988. Il reçut le prix Lekuona de la Société de Etudes basques en 2004. En dehors de ses activités académiques, il fut également maire de Saint-Etienne-de-Baigorry de 1971 à 1981. Le centre IKER a perdu un membre éminent, qui contribua de manière remarquable au développement des recherches sur la littérature basque, et qui fut un promoteur et animateur infatigable et éclairé des études basques. Sa perte affecte profondément notre laboratoire, ainsi que chacun de ses membres.