Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Bilatu

Sur ce site


Ataria > Albisteak > Le Dauphin ontziaren euskarazko gutunak ANPERSANAn

Le Dauphin ontziaren euskarazko gutunak ANPERSANAn

Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroak, CNRS IKER (UMR 5478), ANPERSANA ezagutzeko gonbita egiten dizu, giza eta gizarte zientzien ikerketa iturri primarioak bildu eta hedatzen dituen biblioteka numerikoa. Aplikazioak sarbide librea bermatuko du eta horretarako espresuki eratua izan da, aurretik ARTXIKER artxibo irekia, Lapurdum urtekaria eta KUTXA katalogoarekin egin dugun bezala.

Proiektu hau Bigun Kakol elkartearen soinu artxiboen numerizatze eta argitaratzearekin hasi zen, Frantziako Kultura eta Komunikazio Ministerioaren deialdi baten parte hartu ondoren.

Biblioteka numerikoak proposamen berri bat dakarkizu, XVIII. mendean euskaraz idatzitako gutun-korpusa kontsulta baitaiteke jadanik. LondresekoHight Court Admiralty artxiboan daude Le Dauphin bilduma osatzen duten gutun hauen paperezko originalak, eta MSHA (Maison des Sciences de l’Homme d’Aquitaine) ikerketa zentroak eskuratu zituen digitalizaziorako. Datuak dohain ikus daitezke ANPERSANAn eta hauen berrerabiltzea ere posible da, aukeratu den Creative Commons lizentzia errespetatuz gero (BY-NC-SA).

Webgunea

ANPERSANA collection Le Dauphin : https://anpersana.iker.univ-pau.fr/items/browse?collection=12