Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > LE DAUPHIN > Le Dauphin ontziaren euskarazko gutunezko harremana: 1757

Le Dauphin ontziaren euskarazko gutunezko harremana: 1757

Proiektu honen aurkeztearen lehen arrazoia XVIII. mendeko gutunezko harremanen corpus baten osaketa da ; horren transkripzioa, itzulpena eta hizkuntzari dagozkion oharrak eginik, hizkuntzalaritza, soziolinguistika, literatura eta historia mailan aztertzea, eta alderdi desberdin horien ikerketa original bat egiteko ahala ematea.

Manuscrit du 18ème siècle

 Bilduma

Gutunak 1757an Baionatik Kanadako Louisbourg Île-Royalera (oraingo Cap-Breton) buruz abiatu zen ontzitik heldu dira. Ontziak berrehun bat gutun garraiatzen zituen, horietako franko euskaraz idatziak, 50 bat, Louisbourgen bizi ziren euskaldunei idatziak. Korrespondentzia hori Londreseko Artxibo Nazionaletan aurkitu zen (High Court Admiralty).

Le Dauphin proiektuak bi elementu gurutzatu nahi ditu : alde batetik, XVIII. mendeko euskarazko idatzizko ekoizpenari biziki ekarpen garrantzitsuak diren balio handiko eskuizkribuen ustekabeko aurkikuntzaren interesa ; bestetik, aberaski hornitua den corpusaren eraikuntza giza eta gizarte zientzietako datuen tratamendu onaren eta xehearen baldintza izan nahi duen ikerketa zientifikoaren garapen orokorraren mementoa izatea. Hautatu oharpena TEIenarena izanen da eta CNRSeko Biziki Ekipamendu Handiek gomendatu praktika onen segitzeari kasu eginen dio. Artxibatze iraunkorra segurtatuko da.

Proiektu horren helburuen barnean, datu-sarrera, transkripzioa, frantsesezko itzulpena, plataforma informatiko baten bidezko XVIII. mendeko euskal gutun corpusari oharpenak gehitzea eta artxibatzea sartzen dira lehenik, aldi berean Londresen kokatu beste ontzi batzuetatik datozen gisa bereko dokumentuen xerkatzea aurreikusiz. Bigarrenik, Le Dauphineko euskarazko (eta frantsesezko) gutun guziek testu oinarri bat osatzen dute, hizkuntzaren historiari, dialektologiari, soziolinguistikari, literaturari eta historiari dagozkien gai bereziak izanen direnak. Hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, dokumentu horiek lapurteraren Hizkuntza Egoeraren (XVIII. mendeko euskara literarioaren oinarri) berri ematearen abantaila handia dute, eta datu originalen baliabide dialektologikoak dira, ezagunak zaizkigun datu garaikideekin erkatzekoak direnak. Soziolinguistikaren ikuspegitik, corpusak garaiko Euskal Herriko egoera diglosikoko alfabetizazio prozesuaz ikerketa baten egiteko bidea emanen du, orduan idatziaren arauez nola jabetzen zen, euskararen gramatizatzearen egoera nolakoa zen, eta fenomeno horien Lapurdiko gizartean nola banatuak ziren aztertuz. Literaturazko ikerketari dagokionaz, gutunek intimotasunaren eta eguneroko errealitateen adierazpenaren, euskarazko genero epistolarraren praktikaren eta gutunaren hizkeraren antolaketa bezalako beste alderdi batzuen ezagutzeko bide originala eskaintzen dute. Azkenik, historiari dagokionaz, gutunek ontziaren mikro-historiaren, ekipaiaren, gutunkideen, eta horren inguruko gai orokorragoen juntatzeko ahala emanen dute : Baiona eta Lapurdiko probintzia, bere bizi sozial eta ekonomikoa, kurtsaren eta ekonomiaren arteko loturak, Atlantikoaren historia eta Kanadarekiko harremanak.

Beraz, Le Dauphin proiektua idatzizko ohiz kanpoko corpus batetik abiatuz euskal ikerketaren, baita frantsesaren eta europarraren testuinguruetan eraiki diziplina anitzeko proiektua da. Proiektu horrek espero diren aurkikuntza berri batzuen (dokumentu berri batzuenak) hazia izateko ahalmena du.

 Arduradunak

  • Xabier Lamikiz (Université du Pays basque, Saint-Sébastien)
  • Gwendal Denis (Université de Rennes 2, CRBC (EA 4451))
  • Jean-Philippe Talec (CNRS IKER UMR 5478 CNRS)
  • Aurélie Arcocha-Scarcia (UBM, IKER UMR 5478 CNRS)
  • Charles Videgain (UPPA, IKER UMR 5478 CNRS)

 Ikerlari lankideak

  • Mme France Martineau (Université d’Ottawa)
  • Mme Josette Pontet (Université Bordeaux Montaigne)
  • Laurier Turgeon (Université Laval, Québec)
  • Eamon O’ Ciosain (Université de Maynooth, Irlande)
  • Hervé le Bihan (Université de Rennes membre du laboratoire AOROC UMR8546 CNRS-ENS et du CRBC )
  • Gotzon Aurrekoetxea (Université du Pays Basque Vitoria-Gasteiz ; directeur du laboratoire EUDIA)
  • Ur Apalategi (Université de Pau et des Pays de l’Adour, IKER UMR 5478 CNRS)
  • Thomas O’Connor (Université de Maynooth ; co-directeur du projet Irish in Europe Proyect)
  • Ricardo Etxepare (IKER UMR 5478 CNRS)
  • Ciaran O’Scea (Archives de Simancas)

 Kontaktua

 Lapurdumen ale bereziak 2

 ANPERSANAren gutunak

Mots-clés

Lapurdum, euskarazko korrespondentzia, Louisbourgeko historia (Kanada), ontzidiaren historia (Ipar-Atlantikoa), XVIII.. mendeko euskara (lapurtera), anpersana