Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Actualités > Mugaz bi aldeetako Euskal Filologia eta Euskal Ikasketetako doktoregaien ikerketa ihardunaldia

2016ko maiatzaren 31n, goizeko 9:20etatik haste

Mugaz bi aldeetako Euskal Filologia eta Euskal Ikasketetako doktoregaien ikerketa ihardunaldia

Initiative commune des écoles doctorales de l’Université Bordeaux-Montaigne (UBM, Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) et Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)

UBMko, UPPAko eta EHU-UPVko eskola doktoralek, hitzarmenez lotuak, ihardunaldi honen antolamendua posible egin dute. Ihardunaldiak mugaz bi aldeetako 12 doktorante bilduko ditu, Euskal Filologiako eta Euskal Ikasketetako programetan lanean ari direnak, beren ikerketen behin behineko emaitzak jendaurrean agertzeko. Ihardunaldi hau segida izango duen ekimen baten hasiera izango da, hurrengo hitzordua Gasteizen, UPV-EHUren Letren Fakultatean izango duena.

Ihardunaldiak euskararen eta euskal testuen hainbat alderdiri dagozkien 12 aurkezpen izango ditu, dialektologiaz, gramatikaz, lexikoaz, toponimiaz, hizkuntzaren jabekuntza eta didaktikaz, haur eta gazte literaturaz eta literatura garaikideaz.

Ihardunaldiaren barnean, Jean Philippe Talec-ek, IKER-eko dokumentalistak, IKER-ek ikerlarien eskuetan ezartzen dituen dokumentazioaren inguruko baliabideez mintzatuko da.

Euskararen eta euskal testuetan adituak direnak, edo hizkuntzalaritzan zein literaturan, eta orohar, unibertsitate mailako euskararen eta euskal testuen inguruko ikerketan interesatuak diren guziak gomit dira ihardunaldi honetara.

Egitaraua, lekua

Egitaraua : http://www.iker.cnrs.fr/IMG/doktoregaien-ikerketa-ihardunaldia.pdf _ Lekua : IKER UMR 5478 ikerketagunearen dokumentazio gela, UPPAren Errobiko campusean, Baionan