Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > AIPBA > Norbanako helduen euskalduntze prozesua

Norbanako helduen euskalduntze prozesua

"Norbanako helduen euskalduntze prozesua" deitu ikerketa proiektua, zientifikoki bateratua izan da, IKER 5478 Ikerketa Unitate Mixtoarengandik (CNRS-Bordale Montaigne Unibertsitatea-UPPA). Ikerketak bi urte iraun du, 2014ko irailaren 14tik 2016ko agorrilaren 31ra. Euskal Kosta-Aturri Hiriguneak (EKAH) eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) diruztaturik, proiektu horrek norbanakoen euskalduntze prozesuaren azterketa sakona egin du : ikasteko motibazioetatik hizkuntzaren ezagutzera eta ezagutzatik erabilpenera. Euskalduntzea ahalbidetzen edo trabatzen duten faktoreak agerrarazi dira. Hori guzia, euskalduntze prozesuak ukan dezakeen dimentsio kolektibo, sozial eta pertsonala kontuan hartuz.

 Bilduma

Ikerketa bi partetan zatitua izan da. Lehenik, ikerketaren jarraipenaz axolatu den Batzorde zientifikoak prestaturik, CODHA izeneko hornitzaile aditu batek, galdeketa soziolinguistiko moldean, inkesta kuantitatiboa eraman du. Batzorde horretan parte hartu dutenak, IKER IUMko, EEPeko, AEKko arduradunak dira. Inkesta hau azken 10 urteetan euskara ikasi eta ikasten duten 500 lagun telefonoz galdekatzea izan da. Emaitzak webgune honetan berean kontsultagarri dira, Processus d’apprentissage de la langue basque par les adultes en formation izenburupean. Adibidez, motibazio garrantzitsuenetarik bat da Euskaldunekin harremanetan sartzeko eta komunikatzeko nahia. Beste hein batean heldu da motibazio instrumentala, erran nahi baita, euskara ikasten dela helburu profesional batekin.

Ikerketaren bigarren zatia, Ikerreko zuzendari den Ricardo Etxeparek (CNRS), Charles Videgainek (UPPA, IKER) eta Alain Viautek (CNRS, IKER) osatzen duten jarraipen batzorde zientifikoaren babespean, Isabelle Duguinek, Hizkuntza-zientzietan doktore, 35 elkarrizketa luzeak burutu ditu, CODHA inkestatik hautatu lagin adierazgarri batean oinarrituz. Ondorio nagusiak, proiektu bazkide komanditarioeri eta Ikerri emana izan zaien Etude des facteurs motivationnels dans l’apprentissage du basque par les adultes deitzen den txostenean agertzen dira. Lan horrek bi zati dauzka : bertsio osoa eta bertsio laburra (ikus beherean azken honen lotura). Belaunaldien arteko loturaren garrantzia erakusten da eta euskararen transmisioan haustura gertatu delarik, hizkuntzaren eskasa ageri da. Bestalde, faktore abiatzaileak argitan ezartzen dira, emozionalki kargatuak direnak eta euskara ikasteko gogoa pitz luketeenak. Are gehiago, euskararen ikastea, gizarte integrazio nahiarekin doa eta gehienetan nortasun beharrei erantzuteko bide bat bilakatzen da. Azkenik, txosten horren ondotik, galdegin den bezala, gomendioak eginak izan dira bai pedagogia eta helduen formakuntza mailan, bai profesional arloan, bai euskararen lekuaz hedabideetan ... Giza hedapen zientifikoari erantzuteko gisan, I. Duguinen ikerketa honi [1]. ]] lotuak diren bi lanak argitaratzekotan dira.

 Xehetasun gehiagorentzat


[1] Duguine, Isabelle (à paraître en 2017), La motivation d’apprendre le basque chez les adultes francophones, Bordeaux, Maison des sciences de l’homme d’Aquitaine.

Duguine, Isabelle (2017), Motivation et apprentissage du basque chez les adultes francophones, LIDIL [en ligne], 55 | 2017, URL : http://lidil.revues.org/4198.