Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Projets en cours > SynComp > Perpausa euskaran eta auzo-hizkuntzetan: hurbilketa konparatibo bat

Perpausa euskaran eta auzo-hizkuntzetan: hurbilketa konparatibo bat

Proiektu honen helburu nagusia euskal perpausaren ezaugarri morfosintaktiko, fonologiko eta semantikoak ikertzea da harekin batera bizi diren beste hizkuntzetakoekin kontrastatuz (frantsesa eta gaztelaniakoekin).

Ezagun denez, euskarak ez du lotura genetikorik inguruko hizkuntza erromanikoekin, eta tipologikoki ere alde nabarmenak daude euskararen eta beste hizkuntzon artean (buru parametroa, kasu-komunztadura sistema eta abar). Hala ere, haiekiko denbora luzeko ukipenaren ondorioz, badirudi haien antzeko ezaugarriak eskuratzen ari dela egitura konkretu batzuetan (ikus, adibidez, Etxepare & Uribe-Etxebarria (2009) edota Duguine & Irurtzun (2010)).

Honenbestez, proiektu honetan euskararen egitura gramatikal konkretu batzuk ikertuko ditugu horiek alboko hizkuntzetako egitura analogoekin harremanetan jarriz. Elkargunearen helburua, beraz, sintaxi-fonologia eta sintaxi-semantika interfazeak aztertzea da, euskaraz aurkitzen diren egiturak gaztelania zein frantsesarekiko ukipen-egoerari zein puntutaraino zor zaizkion jakiteko asmoarekin.

Finantziazioa : Akitania-Euskadi Euroeskualdea _ Datak : 2012/11/23tik 2014/11/22ra _ Proiektuaren koordinatzailea : Aritz Irurtzun _ Arduradunak : Aritz Irurtzun (CNRS) & Myriam Uribe-Etxebarria (UPV/EHU)

Participants

-* Pablo Albizu (UPV/EHU) -* Gontzal Alday (UPV/EHU) -* Alejo Alcáraz (UPV/EHU) -* Xabier Artiagoitia (UPV/EHU) -* Irene Balza (UPV/EHU & U. Bordeaux 3) -* Iñaki Camino (UPV/EHU) -* Urtzi Etxeberria (CNRS-IKER) -* Anamaria Falaus (UPV/EHU) -* Arantzazu Elordieta (UPV/EHU) -* Gorka Elordieta (UPV/EHU) -* Ricardo Etxepare (CNRS-IKER) -* Hamida Demirdache (Université de Nantes) -* Maia Duguine (UPV/EHU & Université de Nantes) -* Bill Haddican (City University of New York) -* Fernando García-Murga (UPV/EHU) -* Bryan Leferman (UPV/EHU) -* Nerea Madariaga (UPV/EHU) -* Javier Ormazabal (UPV/EHU) -* Jon Ortiz de Urbina (U. Deusto) -* Milan Rezac (CNRS-IKER) -* Juan Romero (Universidad de Extremadura) -* Itziar San Martin (UPV/EHU) -* Vidal Valmala (UPV/EHU)