Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Actualités > Postdok mailako postu baterako deialdia

Postdok mailako postu baterako deialdia

Honen bitartez IKER laborategiak (UMR5478) postdok postu baterako deialdi irekia egiten du. Eskeintzen den postdok postua bi urtekoa izanen da, eta helduen euskararen jabekuntzaren alorrean garatuko da.

Postdokak Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Euskal Kostaldeko eta Atturri aldeko Herri Elkargoak (ACBA) sustatzen duten proiektu bat eramango du, “Euskararen borondatezko ikasketa helduen aldetik” izenburua duena. Hautagaitza igortzeko epea Apirilaren 17etik Maiatzaren 19ra bitartekoa izanen da. Hautagaiak buruz buruko elkarrizketa batentzat deituak izan litezke proiektuaren batzorde zientifikoak hala erabakiko balu. Postdok aldia uztailaren hasieran abiatzekoa da.

Eskakizunak

Hautagaiak ondoko baldintzak bete beharko ditu:

-* Doktore tituluaren jabe izatea Hizkuntz Zientzien alorrean, jabekuntza edo ikasketa gaietan espezializazio bat duelarik -* Euskaraz eta frantsesez jakitea. -* Hizkuntzen didaktikan formazio bat jaso izana, edota hizkuntzaren didaktikaren arloan behar diren ezagutzak eskuratzeko prest egotea -* Hizkuntz ukimenaren soziolinguistikari eta psikolinguistikari dagozkion ikergaiak (elebitasuna, diglosia, hizkuntz intererentziak, kode aldaketak) aintzat hartzea eskatuko zaio. -* Proiektuaren oinarri izango diren inkesta kuantitatibo eta kualitatiboetako datuak ustiatzeko metodoen inguruan behar diren ezagupenak izatea, edo ezagupen horiek eskuratzeko prest agertzea. -* Ikerketak aitzina egin ahala, ikerketa lanen aldian aldiko sintesia egiteko gauza izatea, euskaraz eta frantsesez. -* Euskara ikasten duten helduen motibazioen inguruko ezagutza kualitatiboan barrentzea posible eginen duten inkesta semi-direktiboak egiteko ahalmena izatea. -* Inkesta lanak galdetzen dituen joan-jinetarako libro izatea.

Proiektuaren deskripzio laburra

Ikerketa proiektuak helduen borondatezko euskalduntzea du jomuga bere etapa diferenteetan, hala nola motibazio fasea, formazio esparrua eta haren bilakaera, eta ezagutza eta erabileraren arteko harremanak, alderdi kolektibo, sozial eta pertsonalak bazterrean utzi gabe. Honenbestez, agerian eman nahi ditu ikasketa prozesu hori traba edo bizkor dezaketen faktoreak. Proiektua Alain Viaut (DR2, CNRS, IKER) eta Jean Baptiste Coyos (Euskaltzaindia, IKER) ikerlarien zuzendaritzapean egingo da, eta euskalduntze bidean diren helduen artean eginikako inkestetan oinarrituko da. Postdokak inkesta horietan bermaturiko txosten zientifiko landu bat aurkeztuko du postdok aldiaren bukaeran, eta aldizkari berezituetan bere lanaren emaitzak agertuko. Proiektuaren deskripzio zabalago bat ondoko dokumentuan aurki daiteke (dokumentu lotua).

Hautagaitza dozierra

PDF - 21.6 ko

Hautagaitza dozierrak CV eguneratu bat eta hautagaiak proiektuan duen interesa argituko duen gutun bat (euskaraz edo frantsesez) eduki beharko ditu. Dozierra ondoko e-mail helbidera igorri beharko da: r.etxepare@iker.cnrs.fr. Proiektuaren kontseilu zientifikoaren azken erabakia IKER-en web orrian agertuko da. Hautagaiek beren kandidaturen gaineko itzuli bat ukanen dute e-mailez maiatzaren bukaera eta ekain erditsuaren bitartean.