Partenaires

IKER UMR 5478
CNRS
Université Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Université de Pau et des Pays de l'Adour


Rechercher

Sur ce site


Accueil du site > Centre de documentation > Entrepôt de Données > Ikerketa datuen bilaketa

Ikerketa datuen bilaketa

IKER (UMR 5478) euskara eta euskal testuen ikerketa zentroak ANPERSANA sortu du. Bertan, euskara eta euskarazko adierazpen kulturalei buruzko ikerketetatik eratorritako datuak bildu eta hedatzen dira.

 Bilduma

Proiektu honen gauzatzeak bi helburu nagusi ditu : alde batetik, unitate zientifikoko ikerlariek sortutako dokumentu-primariak luzera gorde eta zaintzea, eta bestetik, ezaguera zientifiko hauen hedatzea erraztea.

 Sarbideak eta berrerabilera

Testuak eta soinu-grabaketak gaika indexatu ditugu eta geolokalizatuak ere izan dira. Gainera, Creative Commons (CC) lizentziapean telekargatu daitezke. Web gunea : https://anpersana.iker.univ-pau.fr

-* Datu objektuetara sarbidea : fitxategiak sarbide irekian edo enbargo epe bati atxikirik (ikerketa emaitzen lehen argitalpena gauzatu arte) jarri daitezke gordailuan -* Datuen berrerabilera : datuen jabetza babesten duen lizentziaren araberakoa izango da datuen berrerabilera eskubidea -* Sarbide mugatua : erabiltzaileek publiko egingo ez diren fitxategiak telekargatu ditzakete. Posible da sarbide mugatua ezartzea -* Metadatuetara sarbidea eta berrerabilera : metadatuek, datuek bezala, CC lizentzia bat izango dute atxikirik eta epe laburrera esportagarriak izango dira OAI-PMH protokoloaren bidez

 Edukia

-* Arloa(k) : ikerlari batek edo ikerketa talde batek haien proiktuen baitan bildu edo eratutako datu numerikoak (esperimentazioak, inkestak, argitalpenak) -* Gaia(k): ikasketa klasikoak, giza eta gizarte zientziak, musikologia, hizkuntzalaritza, euskara -* Herrialdea(k): Euskal Herria, Kanada (Louisbourg) -* Mota(k): testua, irudia, soinu-grabaketak -* Gutieneko informazioa : identifikatzailea, sortzailea, izenburua, argitaratzailea, sarbideak eta baliabidearen lizentzia -* Gordailutze baimena(k) : laborategiko komunitate zientifikoa -* Jabetza(k) : telekargatutako eduki guztiak metadatuetan aipatutako pertsona edo instituzioen jabetza dira -* Fitxategien formatua(k) : web-arekin konpatible diren formatu guztiak -* Bolumen eta neurri limiteak : fitxategi guztiak gehituta, bilduma baten neurriak ezin du 100 Go gainditu (kuota handiago bat behar izanez gero kasuan-kasuan eskatu eta onar liteke) -* Metadatu motak eta jatorria : metadatuak Dublin Core estandarrean deskribatuko dira -* Hizkuntza : testuetan euskara lehenesten da, baina hizkuntza guztiak onartzen dira -* Lizentziak : erabiltzaileek CC lizentzietako bat aukeratu eta aipatu beharko dute publiko diren dokumentu guztientzat

 Datuen ezabaketa eta datuen biziraute luzea

-* Kentzeak : jadanik argitaratua izan den baliabide numerikoetako bat edo korpusetako bat kendu behar balitzateke, kentzearen arrazoia web orrian azalduko da (kentzeak ekintza guztiz ezohiko bezala uler behar genituzke) -* Kontsebazioa : datuak babestuak eta gordeak daude -* Oinordekotza plana : plataforma itxiko balitz, ahalegin guztiak egingo genituzke edukiak beste gordailu instituzional edota espezializatu batean integratzeko

 Kontaktua

Jean-Philippe Talec

Mots-clés

anpersana, données de la recherche